Egin Ttap! lehiaketaren hirugarren edizioa da honakoa; alegia, 2025eko azaroaren 20tik 26ra egin den online lehiaketa. Helburua haurrek eta helduek (familian zein lagunekin), 7 egun hauetako bakoitzean 7 galdera erantzutea da, ahalik eta azkarren. Galderak askotarikoak izan dira: kultura, natura, musikagintza geografia... Quizz dibertigarria da sortutakoa, eta xedea euskaraz ondo pasatzeko momentutxo bat sortzea da. Azken edizioko final handia Durangoko Azokan ospatu dugu, 2025ko abenduaren 5ean, eta, gainera, hainbat opari banatuko dira parte hartzaileen artean.