Honi buruz

7 egun, 7 galdera

Azaroaren 24tik 30ra bitartean, galdera-sorta bati erantzuteko aukera izango duzu webgune honen bitartez. Parte hartzeko 2-5 pertsonako taldeak egin behar dira eta haur eta helduz osatutakoak izan beharko dira (izen ematea, hemen). Haurrek 9-12 urte bitartean izan behar dituzte, eta taldean, gutxienez, heldu bat egon behar da. Hori horrela, 7 galdera erantzun beharko dituzu egunero. Gainera, egun guztietan parte hartu dutenen artean, saria banatuko dugu!

Eta are gehiago… Aretxabaleta, Bergara edo Elgoibarkoa bazara, aurrez aurreko finala izango duzu abenduaren 3an! Ez galdu!!

Izena eman
Egin ttap.
Kukulaisi.

Guri buruz

Kukulaisi Aisialdirako Topagunea aisialdi elkarteen elkartea da. Euskal Herri luze eta zabaleko 18 elkartek osatzen dugu Kukulaisi, eta aisialdi euskaldun, hezitzaile eta berritzaile baten alde egiten dugu lan. Horregatik, askotariko lanak eramaten ditugu aurrera: hezitzaileentzako formazioak eskaintzen ditugu, euskara ardatz duten proiektu berritzaileak abian jartzen ditugu, ikerketan ere dihardugu... Baina garrantzitsuen, Euskal Herriko aisialdi taldeen saretze eta indartze lanak egiten ditugu, denok batera indartsuago garelako!