4. edizioa

Bueltan da EginTtap! Lehiaketaren 4. Edizioa!

7 egun, 7 galdera, 7 minutu  formatuan, haurrek eta helduek taldeka elkarrekin galderei erantzunez jolasten da. Aisialdi digital euskalduna sustatzeko aukera paregabea.

Euskal Herri osoko partaideak elkarren artean aritzea bilatzen du eta kultura, natura, musika, geografia, Euskara  eta beste hainbat gairi buruzko galderei egin beharko diete aurre partaideek.

Azaroak 23tik abenduak 1era (asteburuan ez da jolastuko).

Aurten, berrikuntza moduan eta taldeen partaidetza errazagoa egiteagatik, asteburuan zehar ez da galderarik erantzun beharko.

Emaitza onenak lortzen dituzten taldeekin aurrez aurreko finala ospatuko da, Abenduaren 8an, 16:30ean, Durangoko Azokan. Bertan sariak, sorpresak eta aurkezle bikainak izango ditugu!

9-12 urte bitarteko haur-taldeak eratu behar dira (5-6 pertsona, gutxi gorabehera), taldearen arduraduna beti ere pertsona heldu bat izango delarik.

Izen ematea azaroaren 13tik 21era zabalik egongo da www.eginttap.eus (Instagramen @eginttap) webgunean.

Animatu parte hartzera!

SAILKAPENA IKUSI

1. eguna

Lehiaketa hau iraungitu da jada

Saria:

Erantzun, ahalik eta azkarren 7 galderei. 

Animo!

1. eguna