PASATAKO EDIZIOAK

Ttap! Bidasoaldea

Irailean, Egin Ttap! lehiaketaren Bidasoaldeko edizio berezia egingo da, Hondarribian, Irunen eta Hendaian. Irailaren 22an hasi eta urriaren 24an amaituko da. Astero-astero galdera sorta bati erantzun beharko diote taldeek, heldu baten laguntzarekin.

Lehiaketa honek tokiko gazteak aktibatu nahi ditu, euskara eta elkarrekintza ardatz hartuta.

2. edizioa

Egin Ttap! lehiaketaren bigarren edizioa da honakoa; alegia, 2024ko azaroaren 22tik 28ra egin den online lehiaketa. Helburua haur eta helduak (familian zein lagunekin), 7 egun hauetako bakoitzean 7 galdera erantzutea da, ahalik eta azkarren. Galderak askotarikoak izan dira: kultura, natura, musikagintza geografia... Quizz dibertigarria da sortutakoa, eta xedea euskaraz ondo pasatzeko momentutxo bat sortzea da. Azken edizioko final handia Durangoko Azokan ospatu dugu, 2024ko abenduaren 6an, eta, gainera, hainbat opari zozkatu dira parte hartzaileen artean.

1. edizioa

Egin Ttap! lehiaketaren lehen edizioa da honakoa; alegia, 2023ko azaroaren 24tik 30era egin zen online lehiaketa. Helburua haur eta helduak (familian zein lagunekin) 7 egun hauetako bakoitzean 7 galdera erantzutea zen, ahalik eta azkarren. Galderak askotarikoak izan ziren: kultura, natura, musikagintza, geografia... Quizz dibertigarria da garaian sortutakoa, eta xedea euskaraz ondo pasatzeko momentutxo bat sortzea izan zen. Gainera, parte hartzaile guztien artean sari eder bat zozkatu genuen!