Nola instalatu

Egin ttap! web aplikazio progresibo bat da, hau da, webgune bat da, baina aplikazio bat balitz bezala instalatu eta erabili daiteke.

Kasu batzuetan webgunea bisitatzean deskarga botoi bat agertuko zaizu, hori sakatuta aplikazioa instalatu nahi al duzun galdetuz. Hala bada, nahikoa da baietz erantzutea. Hortik aurrera aplikazio bat balitz bezala erabili ahal izango duzu.

Bestela, eskuz instalatu dezakezu. Erabiltzen duzun nabigatzailearen arabera desberdinak dira eman beharreko pausoak:

 

Android - Firefox
 

  1. Sakatu hiru puntuen botoia.


     
  2. Sakatu "Gehitu app..." aukera.


     
  3. Pantaila nagusian gehitu nahi duzun galdetuko dizu. Sakatu Gehitu.


     

  4. Zure mugikorraren pantaila nagusian agertuko da aplikazioa. Hortik aurrera aplikazio bat balitz bezala erabili ahal izango duzu.


     

 

Android - Chrome
 

  1. Sakatu hiru puntuen botoia.


     
  2. Sakatu "Gehitu app..." edo "Instalatu aplikazioa" aukera.


  3. Pantaila nagusian gehitu nahi duzun galdetuko dizu. Sakatu Instalatu.

     
  4. Zure mugikorraren pantaila nagusian agertuko da aplikazioa. Hortik aurrera aplikazio bat balitz bezala erabili ahal izango duzu.


     

 

iOS - Safari
 

  1. Sakatu Safariren Partekatu botoia.


     
  2. Sakatu Añadir a pantalla de inicio.


     
  3. Sakatu Añadir.


     
  4. Zure mugikorraren pantaila nagusian agertuko da Aplikazioa. Hortik aurrera aplikazio bat balitz bezala erabili ahal izango duzu.